Oier Etxeberriak Aita Labururi eskainitako erakusketa, San Telmon

Erabiltzailearen aurpegia da hau Di-da! | Kultura
2018ko abe. 5a, 15:24

Atzotik ikus daiteke Donostiako San Telmo Museoan 'Aita Labururen buruaren bisita eta anatomia', Oier Etxeberria artista azpeitiarrak sortu duen erakusketa. Jose Antonio Laburu Olaskoagak (Bilbo, 1887-Erroma, 1972), Aita Laburu apaizak, XX. mende hasierako aurrerapen teknologikoak eta ezagutza zientifikoa baliatu zituen, besteak beste, erlijioaren bueltako sineskeriak atzera botatzeko; Ama Birjinaren Ezkioko ustezko agerraldiak, tartean. Beste zenbait arlotan ere aritu zen, eta guztietan egindako lana erakusteko haren testuak, filmak, grabazioak edota argazkiak erabili ditu Etxeberriak; Loiolako Santutegiko Artxibo Historikoa izan da, hain zuzen ere, azpeitiarrak dokumentazioa lortzeko erabili duen iturri nagusietako bat.

Otsailaren 22ra arte irekita egongo da erakusketa San Telmoko Laborategian, asteartetik igandera, 10:00etatik 20:00etara. Sarrera doan da.

(Argazkia: San Telmo Museoa)

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu