Komunikabideen Azpeitiko kontsumoaz erreportajea egin du 'Berria'-k

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2018ko abe. 4a, 11:32

Euskaraldia martxan seriaren barruan, komunikabideen Azpeitiko kontsumoaz erreportajea egin du Berria egunkariak. Julene Frantzesena Uztarriako eta Urola Kostako Hitzako kazetaria, Eneritz Albizu Natul euskara elkarteko kidea eta Ainhoa Beristain Plaza Txikiko kioskoko langilea elkarrizketatu ditu Jokin Sagarzazu kazetariak Euskaraz, kontzientzia hartzeko erreportajea osatzeko. Hainbat ideiaz jardun dute horiek hizketan, hala nola Euskaraldiaz, tokiko hedabideez, euskararen herriko egoeraz, komunikabideen kontsumoaz eta kontzientziazioaz. Honako lotura honetan irakur daiteke erreportaje osoa.