1980ko Everesteko espedizioa eta Joxe Takolo, komiki batean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2018ko aza. 20a, 16:43

1980an euskal mendigoizaleek Everestera egindako espedizioa oinarri duen komikia sortu dute Ramon Olasagastik eta Cesar Llagunok. Espedizio hartako kideetako bat zen Joxe Takolo azpeitiarra.

Ramon Olasagasti kirol kazetariak eta Cesar Llaguno ilustratzaileak Herri oso bat gailurrean komikia argitaratzear dute, 1980an euskal mendigoizale batzuek Everestera (Nepal) egin zuten espedizioa oinarri hartuta. Urte hartako maiatzaren 14an, Martin Zabaleta hernaniarra munduko mendirik altuenera (8.848 metro) iritsi zen Pasang Temba sherparekin batera, eta Joxe Takolo azpeitiarra espedizio hartako kideetako bat zen.

Egileek espedizio hartako bizipenak jaso eta gailurra ukitzeko egin beharreko lanak gogoratu dituzte liburuan, eta gaur, asteartea, aurkeztuko dute lana, Bilboko Euskal Museoan. Liburua aurkeztearekin batera jarriko dute hura salgai, 8,50 eurotan.

Lotura honetan irakur daiteke Uztarriak argitaratutako Joxe Takolo liburuaren Everesteko espedizioaren inguruko zatia.