Martin Arakistain jesuita zenaren hilberria argitaratu dute Indiako aldizkari batean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2018ko urr. 24a, 14:44
'Gujerat' aldizkariko testua.

Joan zen uztailaren 7an hil zen Martin Arakistain jesuita azpeitiarra Indian, eta hango jesuiten Gujerat aldizkarian hilberri testua argitaratu dute. Gaztelaniaz dago idatzita artikulua, eta jesuita zenaren ibilbidea jaso dute bertan. Izan ere, azpeitiarrak Indian eman zituen azken 64 urteak, misiolari. Alboan gobernuz kanpoko erakundeak kaleratzen du Gujerat aldizkaria, eta haren 772. zenbakian argitaratu dute Arakistainen hilberria.