Beñat Lizaso, pilotari ere bai

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2018ko urr. 8a, 11:07
Ikuskizun berezia izan zen zapatu arratsaldean Seguran. Euskaraldiaren lantaldeak antolatuta, bertsolariak pilotari bilakatu ziren arratsalde partean; izan ere, Beñat Lizaso azpeitiar bertsolaria, Amets Arzallus, Iker Zubeldia eta Julio Soto pilotan aritu ziren. Horiek Iker Irribarria eta Patxi Ruiz pilotariak izan zituzten botillero lanetan, eta jendetza izan zen herriko pilotalekuan. Azpeitiarrak Arzallusek 22 eta 18 galdu zuten neurketa. Argazkian, bertsolariak eta pilotariak frontoian. (Argazkia: Goierriko Hitza)