Alberdik lehen garaipena lortu du profesionaletan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2018ko urr. 3a, 11:31
Joan zen ostiralean debutatu zuen Jon Alberdi pilotariak profesionaletan. Jon Ander Albisurekin jokatu zuen Oinatz Bengoetxearen eta Alvaro Untoriaren aurkako partida, eta ez zuen irabazterik lortu: 22-19 galdu zuen neurketa. Dena den, atzokoan kendu zuen debuteko arantza azpeitiarrak. Hain zuzen ere, Sorian irabazi zuen profesionaletako lehen partida Alberdik. Eskiroz izan zuen bikote neurketan, eta 22 eta 17 nagusitu ziren Ugalderen eta Irustaren aurka.