Garbiñe Bereziartuak hitanoaren egoera izan du hizpide Info7 irratian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2018ko abu. 31a, 19:00

Azpeitian hitanoaren egoera zer nolakoa den aztertzen ari dira Garbiñe Bereziartua azpeitiarra eta Beñat Muguruza irundarra, eta gai hori izan du hizpide Bereziartuak irratsaioan. Besteak beste, honako galdera hau egin du: "Izan al daiteke hitanoa emakumeak boteretzeko tresna bat, sexismoaren aurrean?".

Azpeitian hitanoaren egoera zer nolakoa den aztertzen ari dira Garbiñe Bereziartua azpeitiarra eta Beñat Muguruza irundarra. Gaia, gainera, EHUren udako jardunaldietan jorratuko dute, irailaren 11an eta 12an, Hitanoa eta generoa: Aberastasuna ala sexismoa izenburupean. Gai horren inguruan hitz egin du Bereziartuak Info7 irratiko Karelean saioan. Besteak beste, honako galdera hau egin du: "Izan al daiteke hitanoa emakumeak boteretzeko tresna bat, sexismoaren aurrean?".

Lotura honetan entzun daiteke irratsaioa osorik.