Txakurrentzat lotunea jarri dute Juan XXIII kalean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2018ko uzt. 19a, 11:34

Txakurrak saltokiaren kanpoan lotzeko lekua egokitu dute Juan XXIII kaleko Eroski supermerkatuaren atarian. Hezur formako lotunea jarri dute horman, eta haren gainean honako mezu hau irakur daiteke: "Ni hemen geldituko naiz".