Jose Maria Setienek 'Aho Bizarrik Gabe' solasaldian parte hartu zuenekoa

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | Gizartea | Lotura
2018-07-10 11:24

Jose Maria Setien (Hernani, 1928) Donostiako gotzain emeritua hil da bart 02:00ak inguruan, Donostia Ospitalean. Iktus baten ondorioz, 90 urterekin hil da 1979tik 2000. urtera Donostiako gotzain izan zena.

Gotzain ezaguna izan da Setien, eta hark Euskal Herriko gatazkari buruz egindako adierazpenek sona handia izan dute. Duela ia bost urte, 2013ko urriaren 15a, Sanagustin kulturgunean izan zen gotzain emeritua, 'Aho Bizarrik Gabe' solasaldi zikloaren barruan. Xabier Euzkitze telebista aurkezlearekin izan zuen solasaldia, eta beste behin, ahoan bilo askorik gabe hitz egin zuen Setienek.

Honako lotura honetan irakur daiteke hitzaldi haren kronika: https://uztarria.eus/aktualitatea/1381911510

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa