Sarean da The Friday's Crew taldeak Eskola Ibiltarirako egindako kantuaren bideoklipa

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2018ko eka. 28a, 12:13

Ikasle Abertzaleak antolakundeak atzo, asteazkena, atera zuen argitara Eskola Ibiltaria egitasmoa iragartzeko egindako bideoa. Aurten, Azpeiti-Azkoitiko The Friday's Crew musika taldeak sortu du udako egitasmoaren abestia, Urrats bat marraztuz etorkizunean izenburua duena. Lelo hori da aurtengo Eskola Ibiltarirako aukeratu dutena. 

Azpeitiko 2Noisy estudioan grabatu dute abestia Azpeiti-Azkoitiko musikariek, eta bideoklipean ere herritarrek hartu dute parte. Altsasuko zenbait gaztez gain, Azpeitiko hainbat ikasle ere murgildu da bideokliparen grabaketa lanetan. Esklabetako komentuan hartu dituzte Urrats bat marraztuz etorkizunean abestiaren bideokliperako irudiak. 

"Guretzat plazer bat izan da horrelako proiektu batean parte hartzeko aukera izatea! Lanean gogor aritu ondoren, espero gustuko izango duzuela!", esan du The Friday's Crew-k sare sozialetan. 

Uztailaren 25etik 27ra egingo dute IAk antolatutako Eskola Ibiltaria Irurtzundik Altsasura, eta formakuntza eta hausnarketa uztartuko dituzte bertan.