Lufe altzari enpresa, Forbes aldizkariko sormen handiko negozioen zerrendan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2018ko eka. 20a, 12:38
'Forbes' aldizkari ekonomikoak mundua etorkizun eta sormen handiena duten enpresari eta ekintzaileen zerrenda egin du. Orotara, 100 izenekin osatu dute zerrenda, eta tartean daude Booking edo Tripadvisor bezalako enpresak. Zerrenda horretan, baina, Euskal Herriko lau ekintzaile sartu dituzte: Andoni Luis Aduriz sukaldaria, Fernando Aranburu idazlea, IƱaki Letamendia Pukas surf enpresako sortzailea eta Enrique Arrilaga Azpeitiko Lufe altzari enpresako nagusia. Pozez hartu du albistea enpresariak. Forbes aldizkariaren zerrendan egotea \"ohore handia\" dela diote Lufeko ordezkariek. \ \