The Friday's Crew taldeak sortu du Ikasle Abertzaleak antolakundearen Eskola Ibiltaria iragartzeko abestia

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2018ko eka. 18a, 14:48
Azpeiti-Azkoitiko The Friday's Crew musika taldeak iragarriko du Ikasle Abertzaleak antolakundearen Eskola Ibiltaria egitasmoa. IAk atzo, igandea, jakinarazi zuen nork egingo duen ikasle antolakundearen udako egitasmoaren abestia. Aurten, 'Urrats bat marraztuz etorkizunean' lelopean egingo dute Eskola Ibiltaria, eta izen bereko kantua sortu du The Friday's Crew-k. Azpeitiko 2Noisy estudioan grabatu dute kantua Azpeiti-Azkoitiko musikariek, eta labetik ateratzeko pronto dute. Horrela jakinarazi dute sare sozial bidez: \"Guretzat plazer bat izan da horrelako proiektu batean parte hartzeko aukera izatea! Lanean gogor aritu ondoren segituan kanta labetik ateratzeko prest izango dugu! Espero gustuko izango duzuela!\".\ \ Uztailaren 25etik 27ra egingo dute IAk antolatutako Eskola Ibiltaria Irurtzundik Altsasura, eta formakuntza eta hausnarketa uztartuko dituzte bertan.\