Olatz Alkorta azpeitiarrak egin du Passepartout taldearen 'Sinergia' diskoaren azala

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2018ko mai. 14a, 13:55

Passepartout Azkoitiko musika taldeak Sinergia diskoa kaleratu eta entzungai jarri zuen sarean joan zen apirilean. Diskoaren azala Olatz Alkorta ilustratzaile azpeitiarrak egin du, eta edizio lanak, berriz, Alaitz Ruiz azpeitiarrak.

Ruben Lizarraldek, Tomas Lizarazuk, Itziar Beitiak, Jontxu Apek eta Xabier Arrietak osatzen dute Passepartout musika taldea. Taldearen bigarren diskoa da Sinergia. Lehen lana Passepartout izan zen.