Joxe Mari Iriondo 'Gure Kasa' saioan izan da

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2018ko api. 27a, 13:28
Joxe Mari Iriondo eta Ainhoa Goikoetxea ETB1eko 'Gure Kasa' saioan izan ziren joan zen asteartean. Duela 20 urte 'Aire, aire' telebista saioa aurkezten hasi ziren ETB1en, eta, besteak beste, garai hartako kontuez-eta aritu ziren hizketan bi gonbidatuak.\ \ Joxe Mari Iriondo (Azpeitia, 1983) kazetaria da. ETBn eta Loiolako Herri Irratian lan egindakoa da, besteak beste, eta Ez Dok Amairu taldearen sorreran parte hartu zuen. 2010ean, berriz, ohorezko euskaltzain izendatu zuten.\ \ Honako lotura honetan ikus daiteke saio osoa: http://www.eitb.tv/eu/bideoa/gure-kasa/5943/145776/ainhoa-goikoetxea-eta-joxe-mari-iriondo/