Mikel Orbegozoren 'hat trick'-ak garaipena eman dio Real Unioni

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2018ko api. 23a, 18:41
Hiru puntu eskuratu zituen Real Unionek atzo, igandea, Gernikaren aurka Gal futbol zelaian jokatutako partidan. Irungo taldeak 5 eta 4 hartu zuen mendean Bizkaiko taldea, partidaren luzapenean, 93. minutuan, Mikel Orbegozo fubolari azpeitiarrak sartutako golari esker. Ez zen izan gol hori, baina, Orbegozok sartutako bakarra; izan ere, 19. minutuan penaltiz sartutako gola tarteko aurretik jarri zuen azpeitiarrak etxeko taldea, eta handik sei minutura beste gol bat sartu zuen. Azpeitiarraren 'hat trick'-ak eman zion garaipena Real Unioni. Argazkian, Orbegozo atzo hiru golak sartu zituen baloiarekin. (Real Union)