Berri Txarraken murala egin dute Hazparneko Ttattola gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2018ko mar. 6a, 18:38

Balú Art artista euskaldunak Beude Tour gisa izendatu duten bira egin berri du Euskal Herriko hainbat txokotan barrena. Hain zuzen ere, Berri Txarrak musika taldearen Infrasoinuak diskoko Beude abestian aipatzen diren hainbat komunikazio eta kultur proiekturen egoitzen atarietan horma irudiak egin ditu. Mural horietan Berri Txarrak taldeko hiru musikarien aurpegiak agertzen dira.

Mural horietako bat Hazparneko (Lapurdi) Ttattola gaztetxearen kanpoko horman egin du kaleko artistak; izan ere, Beude abestiaren hitzetan gaztetxe horri ere egiten zaio erreferentzia. Honako hauek dira abestiaren hitz batzuk:

"Beude Hori Bai, Psilocybe eta
Lekunberriko Kantina.
Beude Ttattola, Akelarre eta Bilboko Kafe Antzokia.
Beude neguan epela eman ziguten doinuak
Zurekin bizitako kontzertuak.
Baionan Zizpa, Astra Gernikan eta etorriko direnak.
Bonberenea, Plateruena, Halabedi ta Gasteiz osoa, gure kulturaren birikak.
Beude neguan epela eman ziguten doinuak
Zurekin bizitako uneak
Ez dadila haria eten
Bego musika
Emozioen delorrean zaharra
Zubi ikustezinen faktoria
Bego musika
Gugan bizi bedi
Bizi beti".

Hazparnek eta Azpeitiak 1983an hasi zituzten senidetzeko harremanak, Imanol Elias alkate zela. Handik hiru urtera, 1986an, eman zituen fruituak ahalegin hark: 1987an sinatu zen bi herrien arteko senidetze akordioa.