Mikel Labaka solasean, igandeko 'Hitzetik hortzera' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2018ko mar. 1a, 14:53
Igandekoa izango da martxoko lehen 'Hitzetik hortzera' saioa, eta gonbidatu berezi batekin ariko dira solasean. Hain zuzen ere, Mikel Labaka futbolari ohi azpeitiarra eta Realaren lehen taldeko entrenatzaileen taldeko kidea elkarrizketatu dute saiorako. Dena den, 'Hitzetik hortzera' bertsolaritzari lotutako saioa izanik, futbolaz ez ezik, kirolaz, kulturgintzaz nahiz bertsogintzaz ere ariko da hizketan. 15:00etatik aurrera ikusi ahalko da saioa, ETB1en.