Azpeitiar eta azkoitiar hainbat Berri Txarrakeko kideekin egon dira Sidneyn

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2018ko ots. 14a, 12:18
Berri Txarrak taldea Infra Tour bira egiten ari da munduko hainbat txokotan, eta joan zen igandean Sidneyn eskaini zuen kontzertua. Zuzenekoaren aurretik, baina, Australiako hiriko Gure Txoko euskal etxera bisita egin zuten taldeko kideek, eta han harrera beroa egin zieten hainbat euskal herritarrek. 'Agurra' egin zieten Ordiziako Amets Bide dantza taldeko kideek, euskal etxeko frontoian –bideoak arrakasta izan du sare sozialetan– . Harrera hartan izan ziren hainbat azpeitiar eta azkoitiar, eta Berri Txarrak taldeko Gorka Urbizu, Galder Izagirre eta David Gonzalez musikariekin argazkia atera zuten. (Argazkia: Koldo Alberdi)