Azpeitiarrak erabakitzeko eskubideaz hizketan, Frantziako Canal+ katean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2017ko urr. 6a, 19:05

Kataluniako erreferendumaren, eta, oro har, erabakitzeko eskubidearen inguruko saio bat grabatzen aritu da egunotan Frantziako Canal+ telebista katea Katalunian nahiz Euskal Herrian. L’info du vrai saioa egiten duten kazetariak Katalunian izan ziren asteburuan, eta atzo Azpeitira egin zuten bisita. Hain zuzen ere, hainbat azpeitiar elkarrizketatu zituzten erabakitzeko eskubidearen inguruan. Besteak beste, Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea nahiz Xabi Borda Azpeitian herri galdeketa sustatu zuen Hitzartu elkarteko kidea aritu ziren kazetariekin solasean, eta beste hainbat herritarrek ere izan zuten hizketarako parada.