Jon Guridik ez du Realarekin denboraldia gaur hasiko

Erabiltzailearen aurpegia da hau Di-da! | Kirolak
2017ko abu. 19a, 12:31

Realaren lehen taldeko jokalaria da azpeitiarra, baina ez da Vigora joan ligako lehen partida jokatzera. Belauneko ebakuntza egin zioten joan den apirilean eta errekuperatzen ari da.

Jon Guridi. (Reala)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Atzo hasi zen Espainiako Lehen Mailako futbol denboraldia, eta gaur jokatuko du Realak sasoi berriko lehen partida. Realeko jokalariek Celtaren aurka neurtuko dituzte indarrak gaur, zapatua, Vigon, 18:15ean. Realak dagoeneko osatu du lehen taldea, eta denboraldi honetan bertan ariko da Jon Guridi (Azpeitia, 1995). Denboraldi-aurrea Realarekin egin du azpeitiarrak, baina lesioa tarteko, saio bereziak egin ditu.

Guridiri eskuineko belaundean ebakuntza egin zioten joan zen apirilean, eta errekuperazio prozesuan dabil murgilduta buru-belarri. Ebakuntza egin ziotenean esan zuten, gutxienez, bost hilabete egon beharko zuela futbolean jokatu gabe. Epe horren arabera, irailean itzuliko da futbol zelaietara. 

Azpeitiarrak 2016ko martxoaren 18an egin zuen Realaren lehen taldearekin debuta Alavesen aurkako derbian, Gasteizko Mendizorrotza futbol zelaian.

Bestalde, joan zen denboraldian aritutako gisan, Realaren talde teknikoan ariko da Mikel Labaka azpeitiarra denboraldi honetan ere.

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Futbol Taldea | 2017-08-19 : 14:43

Animo Jon eta Errealean zein Eibarren zaudeten jokalari eta entrentzaile guztiei.
Eta nola ez, azpetitik kanpo jolasten edo entrenatzen ari zareten beste herritar danoi;Eguzliñe Peña, Jagoba Beobide, Jon eta Mikel Orbegozo,Ignacio Otaño, Joanes Otamendi,Alex Aizpuru,Iñigo Albitxuri, Ansoalde, Guereta, Omar.

Badakizue Garmendipeko ateak beti zabalik izango dituzue. Besarkada da bat eta temporada berri on guztioi

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu