Inkestan galdera berria: 'Uda sasoian herriko zer gune duzu gustukoen?'

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2017ko abu. 14a, 17:48

Uztarria.eus-ek galdera berria jarri du inkestan: Uda sasoian herriko zer gune duzu gustukoen? Horri buruzko orain arteko emaitzak, hemen.

Aurreko galdera hau zen: Nola antolatzen dituzu oporrak? Eta hauek, jasotako emaitzak: Bidaia agentzietara joanda, 20 boto (%12.05); Internetez, 98 boto (%59.04); neure kabuz beste bide batzuetatik, 21 boto (%12.65); ez ditut antolatzen inprobisatu egiten dut, 27 boto (%16.27).