Juan Joxe Agirrek 'Gailurra' saioko argazki lehiaketa irabazi du

Erabiltzailearen aurpegia da hau Di-da! | Besterik
2016ko urr. 31a, 09:59

Juan Joxe Agirre azpeitiarrak irabazi du ETB1ko Gailurra saioko argazki lehiaketa, Hernion ateratako argazkiekin. Lehiaketan parte hartzeko, ikus-entzuleek azken asteetan Gailurra programan agertu diren mendien argazkiak bidali behar zituzten EITBren webgunera. Guztira 130 argazki bidali zituzten, eta Juan Joxe Agirrerena izan da zozketan saritua. Hala, Ternua arropa markaren eskutik, motxila bat, kamiseta bat, buff bat eta kantinplora bat eskuratu ditu azpeitiarrak.

(Argazkia: eitb.eus)

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu