Azpeitiarrak Gerry Adamsekin Dublinen

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2012ko mai. 23a, 17:46
Ingelesa praktikatzeko elkartzen dira Azpeitiko eta Azkoitiko hainbat lagun Urrestillan, han bizi den Tony Byrne irlandarrarekin. Lagun horietako batzuk eta Byrne bera Irlandan izan ziren maiatzaren hasieran eta, besteak beste, Gerry Adamsekin elkartzeko parada izan zuten (argazkian). Sinn Fein-eko buruarekin aurrez hitzartuta zuten bilera Irlandako Parlamentuaren egoitzan egin zuten, Dublinen.