Aranburuk 400 partida Realarekin

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2012ko mai. 2a, 14:24
Joan den zapatuan, apirilak 28, jokatu zuen Mikel Aranburuk (Azpeitia, 1979) 400. partida Realarekin. Racingen kontra jokatu zuen talde txuri-urdinak Anoetan, eta hasierako hamaikakoan izan zen azpeitiarra. Hala, Realean partida gehien jokatu duten jokalarietako bat da Aranburu, Gorrizekin, Larrañagarekin, Zamorarekin, Arconadarekin eta Fuentesekin batera.