Suriok ez du ezagutzen Euzkitze

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2009ko uzt. 9a, 13:07

Lander Garro kazetari eta idazleak gaur (osteguna) Gara egunkarian idatzitako artikuluan dio: lehengo batean Xabier Euzkitzek ikusi zuela jatetxe batean Alberto Surio EITBko zuzendari nagusi berria, agurtzera joan zela, eta Suriok: "Barka, elkar ezagutzen al dugu?". Hogei bat urte badaramatza Euzkitzek ETB1en, aurkezle eta esatari. Surio —El Diario Vasco-ko Politika Saileko kazetari eta analista oraintxe arte—, erdalduna da.