Txiki eta Otaegi plazari izena aldatzearen aurka Zornotzako Udala

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2009ko eka. 26a, 17:06

Zornotzako Udala (Bizkaia) Txiki eta Otaegi plazari izena aldatzearen aurka agertu da. EAJ, EA eta EBk atzera bota dute izena aldatzeko eskatzen zuen mozioa. PPk aurkeztu zuen, "etakide batzuen izenean plaza bat izateak urteetan iraindu dituelako ETAren biktimak". PSE-EEren babesa jaso du PPk.

Udalak 1979an erabaki zuen Zornotzako plaza bati Juan Paredes Manot Txiki eta Angel Otaegi nuarbetarraren izena jartzea. 1975eko irailaren 27an fusilatu egin zituzten bi etakideak, FRAPeko beste hiru kiderekin batera. Francoren diktaduraren garaian erail zituzten azken bi etakideak izan ziren.

Txiki eta Otaegi plazaren izena aldatzeko bi auzi daude irekita; bata, Mikel Cabieces Espainiako Gobernuak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan duen ordezkariak jarritako salaketaren ondorioz, eta bestea, Espainiako Estatuaren abokatuak jarritako salaketaren ondorioz.