Hirugarren txapelarekin Urrestillara

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2009ko eka. 9a, 19:06

Juan Martinez Irujok buruz buruko hirugarren txapela irabazi zuen joan den igandean, ekainak 7, Donostiako Atano III.a pilotalekuan, Aimar Olaizola 22-12 menperatuta. Urteko helburu nagusia beteta, Iberoko pilotariak atsedena hartuko duela iragarri du -gaur bertan Karibe aldera abiatzekoa omen-.

Baina ez da luzarorako izango, datorren ekainaren 19an Urrestillako San Joan jaien bezperetan antolatu duten jaialdirako iragarrita baitago, Irujoren parte-hartzea. Hain zuzen ere, Txikuri frontoian egingo du berragerpena eta han jokatuko du txapel berria lortu osteko lehendabiziko partida. Beroiz izango da txapeldunaren bikotekidea, eta Gonzalez eta Laskurain aurkariak.