Euskararekiko konpromisoaz

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2009ko mai. 22a, 19:05

Maria Jesus Aranburu (Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara diputatua): "Hainbat adituren arabera, David Crystalen aburuz esaterako, munduan diren hizkuntzen %90 desagertzeko arriskuan dira. Astero-astero, munduan dauden 6.000 hizkuntzetatik bi desagertzen dira. Gurean, euskararen desagerpena ziurtatzen zuten iragarpen ezezkor haiek gero eta gutxiago diren honetan, eta oraindik egiteko lan handia dugun arren, gipuzkoar askoren euskararekiko eguneroko ahalegina eta konpromisoa gure hizkuntzaren biziraupenaren oinarria da".