Adio Maria Dolores Odriozolari

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2009ko mai. 16a, 17:05

Maria Dolores Odriozola hil zen herenegun (osteguna), Azpeitian, 89 urte zituela. Espainiako Gerra garaian, Margaritas emakume karlisten mugimenduko kidea izan zen, eta hura izan zen 2006ko irailean Uztarria Kultur Koordinakundeak argitaratutako Azpeitiarrak Espainiako Gerran liburuko protagonistetakoa. Amaia Mendizabal Eliasek idatzi zuen liburua, eta hemen irakur daiteke Maria Dolores Odriozolari egindako elkarrizketa.