"Euzkitze, badaezpada ere hasi..."

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2009ko api. 10a, 15:04

Martxel Aizpurua zarauztarrak lehengo asteartean Berria-n gutuna:

Xabier Euzkitze, badaezpada ere hasi...

"Zenbat bider entzun dugun esaldi hau: “Batzuek seinalatu eta beste batzuek exekutatu”.

Joan den asteko Kalaka saioan izan nuen sentipen bera Joseba Arregi Xabier Euzkitzeren aurka hasi zenean: zergatik uzten dien batzuei berari baino gehiago hitz egiten edo luzez erantzuten —teknikarien bidez neurtu beharko litzateke—; galdera batzuen planteamendu maltzurra; publikoaren —norbaiten esanak txalotu zituztelako- aukeraketa berezia...

Joseba Arregiren altxamendua laster letorkigukeen aldaketaren aurrerapen edo seinale ote da? Badaezpada ere, Xabier, hasi maletari hautsak kentzen".