Inkestan galdera berria: ‘Ba al duzu erosketak Internet bidez egiteko ohiturarik?’

Erabiltzailearen aurpegia

Webeko inkesta ataleko galdera aldatu egin du Uztarriak, eta hauxe da itaun berria: ‘Ba al duzu erosketak Internet bidez egiteko ohiturarik?Aurreko galderan, Ba al duzu politikoengan konfidantzarik?', galdetu genuen. Jasotako emaitzen arabera, %12,05ak bai erantzun du, %18.75ak gutxi erantzun du eta %68,75ak, berriz, ezezko erantzuna eman du.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide