Ibarretxeri Inazio Uria aitatzea ahaztu?...

Erabiltzailearen aurpegia

Gaur (ostirala) El Pais egunkarian elkarrizketa (I eta II) egin diote Juan Jose Ibarretxe EAJko lehendakarigaiari, eta orain gutxi Azpeitian izan zenean Inazio Uria zena ea zergatik ez zuen aipatu galdetu (leporatu?) dio egunkariak.

El Pais. Zergatik ez zenuen aipatu Ignacio Uria kanpainako lehen egunean, hil zuten herrian eta trenaren Y proiektuaz hitz egitean?

Ibarretxe. Arlo bati buruzko ekitaldia zen, eta trenaz, tranbiaz eta beste gai batzuez proposamenak egin nituen. Arlo bati buruzko ekitaldia baino ez zen, eta zuek badakizue familiarekin duela gutxi omenaldi sentikor batean parte hartu nuela.

El Pais. EAJko pertsona esanguratsuentzat ezustea izan zen zuk gai hori ahaztea, eta haientzat derrigor aipatu beharrekoa zen.

Ibarretxe. Inork ez dit halakorik esan, ez EAJko inork, ez EAJtik kanpoko inork. Alderantziz; gai hori ez nuela aipatu-eta gauzak argitaratu zirenean, deitu egin ninduten, elkartasuna adierazteko.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide