Hazparneko bertsolaritza berpizteko asmoa

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2009ko ots. 18a, 12:02

Lehengo igandean bertso saio "berezia" egin zuten Hazparne herrian (Lapurdi), Mendeala aretoan, hango eskualdeko "bertsolaritza berpizteko" asmoz. Amets Arzallus, Txomin Elosegi, Patxi Iriart, Mixel Xalbador, Maiana Irigoien eta Mattin Luku bertsolariek kantatu zuten. Gazteei lehentasuna eman nahi diete, bide batez.

Azpeitia eta Hazparne senidetuta daude 80ko hamarkadatik. 5.500 lagun bizi dira Lapurdiko herri horretan, eta Donamartiri, Donostiri, Lekorne, Lekuine, Makea eta Meaine herriekin osatzen du Hazparneko kantonamendua edo eskualdea.