Aralar, Azpeitia, Donostia...

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2009ko ots. 16a, 16:02

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak direla-eta elkarrizketa digitala egin diote gaur (astelehena) Mikel Basabe Aralarreko Arabako zerrendaburuari Berria.infon, eta irakurle batek Azpeitiko gaia atera dio.

Galdera (Jokin Lopez). Aralarrek Azpeitian ANVrekin zeukan udal gobernua hautsi zuen giza eskubide guztien aldeko akordio adostua ez betetzeagatik. Aralarrek, baina, gaur egun oraindik ere PSOErekin gobernatzen du Donostiako udalean, eta orduztik zenbait ilegalizazio, dozenaka torturatu (tartean Donostiarrak) eta jazarpen eman dira, PSOEren indarkeriaren aldeko apustua agerian utziz. Egoera honen aurrean, galdera oso konkretu bat erantzun oso konkretu baterako: Aralarrek ANVri eskatu zion akordioa ez al dio PSOEri ere era berean exigitu?

Basaberen erantzuna. Aralarrek ez du onartzen zibilak asasinatzea. Horrelakoak gertatzen direnean, erantzun garbia ematen dugu, eta udal taldearengandik gauza bera egitea espero dugu. Eta horregatik atera zen Azpeitiako gobernutik. Donostian PSOErekin partekatzen dugu gobernu-ardura, eta Bergaran eta Elgetan ANVrekin.