Mikel Aranbururen osatzea, "miraria"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko aza. 19a, 17:11

Jose Atxalandabasok egin dio ebakuntza Iñigo Diaz Zerio Realeko futbolariari —bernezurra eta peronea hautsi ditu—, eta Mikel Aranburu taldekideak izan zuen lesioa ekarri du gogora: "Azkeneko urteetan eduki ditugun lesiorik larrienak Aranbururena eta Zeriorena izan dira. Oso-oso lesio garrantzitsuak. Mikelen kasuan miraria bezalakoa izan da berriz ere kirol maila honetan egoteko gaitasuna izatea", esan du Atxalandabasok.

Duela hiru urteko abenduan hartu zuen min Aranburuk, Racing-Reala partidan. Aurrealdeko lotailu guruzatuak puskatu zituen, eta erdialdeko kondiloa eta alboko lotailua ere bai.