Selekzioa, Euskal Herrikoa

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko aza. 13a, 18:11

Euskal Herria izenarekin jokatuko dute, ala ez dute jokatuko. Euskal Herriko 165 futbolarik eta futbolari ohik sinatutako idatzia plazaratu dute, Euskadi izenarekin berriro jokatzeko prest ez daudela azalduz. Sinatzaileen artean daude Mikel Aranburu eta Mikel Labaka Realeko jokalari azpeitiarrak eta Bixente Oiarzabal Eibarko jokalari ohi urrestildarra.

Euskadiko (EAEko) Futbol Federazioak, ohi duenez, gabon ingururako euskal selekzioaren lagunarteko partida antolatu du aurten ere. Abenduaren 23rako iragarri dute, Iranen kontra, Bilbon, San Mamesen. Iaz lehen aldiz selekzioarentzat ofizialki erabili zuten Euskal Herria izendapena alde batera utzi eta Euskadi izendapenera itzultzea erabaki dute, ordea, federaziokoek. Aurreko urteetan selekzioarekin jokatu izan duten futbolari asko ez daude erabakiarekin ados eta, Euskal Herria izena erabili ezean, partida ez dutela jokatuko esan dute Hona hemen futbol jokalarien adierazpena