Azpeitiarrak Real Unionen

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko aza. 12a, 13:11

Real Union Espainiako Kopako final-zortzirenetan izango da. Atzo (asteartea) Real Madrilen aurka jokatu zuen Santiago Bernabeu futbol zelaian eta euskaldunek partida 4-3 galdu arren, etxetik kanpo sartutako golei ematen zaien balio bikoitzari esker, Kopan jarraituko dute. Talde irundarrrak 3-2 irabazi zuen duela bi aste.

 

Bi azpeitiar daude Real Unionen. Irunen jokatu zen partidan Hodei Mendinueta titular izan zen eta atzo, berriz, Jagoba Beobidek jokatu zuen Madrilen.