Uztarriaren aldeko bertso saioa, 'Hitzetik Hortzera' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko aza. 12a, 13:11

Azpeitiko Gaztetxean Uztarria aldizkariak antolatu zuen jaialdiko bertsoaldiak ikusteko aukera izango da ETBko Hitzetik Hortzera saioan. Urriaren 31ean egin zen bertso saioa eta Sustrai Colina, Jon Maia, Eneritz Artetxe, Silbia Etxaniz, Jokin Uranga eta Haritz Etxeberria Ministro aritu ziren kantuan. Azpeitiko bertso saioaz gain, Iruñeko Bertsoaroan bildutako bertsoak eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren azken kanporaketan gertatutakoa ikusi ahal izango da.

Hitzetik Hortzera
ostegunetan 21:30ean ETB-3n eta igandetan 14:30ean ETB-1n ematen dute.