Blogari berriak

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2007ko eka. 26a, 15:06
Uztarria.com-en blog komunitatea hazten ari da, beste bi kide badituelako: Ramon Etxezarreta eta Xanti Rodriguez.

Etxezarretak berak egin dio eskaera uztarria.com.-i, eta guk baiezkoa eman diogu, nola ez, beste edozeini bezala. Parte-hartzea sustatu nahi dugulako. Artikuluak idatziko ditu hark. Urrestildarrok hobeak!? izenarekin martxan du bloga. Politikan urteak egin ditu Etxezarretak, Donostiako Udalean PSE-EEren zinegotzi bezala. Orain utzi du kargu hori, eta hango Udalaren Kultura ordezkari izendatu dute. Idaztea gustukoa du, gustukoa duenez.

Rodriguezi, berriz, uztarria.com-ek egin dio eskaintza, eta onartu egin du. Uztarria aldizkarian kolaboratzen hasi berri da komikia eginez, eta webean ere ikusiko ditugu haren marrazkiak. Laster hasiko da.

Zuk ere blogari izan nahi? Uztarriara idatzi edo deitu besterik ez duzu egin behar. Animo!