Lotina, Labaka goraipatuz

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2007ko mai. 17a, 14:05

Miguel Angel Lotina (Realeko entrenatzailea): "Realeko jokalariak oso profesionalak dira, baina batzuek arreta deitzen dute. Profesionalki beste talderen batean aurkitzeko oso zailak diren laupabost jokalari daude Realean. Horiek dira taldearen gidari, eta haietako bat aipatuko dut, gutxien jokatzen duena delako, edo ez duelako ia batere jokatzen: Mikel Labaka. Horrelako profesional bat eta klubarekin halako konpromisoa duen bat aurkitzea, bere izateko erarekin gainera, egundokoa da. Badira horrelako gehiago, baina Labaka nabarmendu nahi dut, merezi du-eta. Horrek guztiak salbazioan zerikusi handia izango du”.