Behobiarako izena eman daiteke

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko ira. 13a, 17:09

Azpeitiar askok irteten dute Behobia-Donostia lasterketan eta dagoeneko eman daiteke izena, web orri honetan: www.behobia-sansebastian.com. Aurten 22 euro ordaindu behar dira proban parte hartzeko. Gerora egongo da Azpeitian Aradi kirol dendan izena emateko aukerarik. Azaroaren 12an izango da Behobia-Donostia.