Korraletako irudi "bereziak"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko ira. 2a, 17:09

Oraintxe dela egun batzuk Espainiako La2 telebista katean, 'Tendido cero' zezenketen programan, Azpeitiko korraletako irudi "bereziak" bota zituzten: Fuente Ymbro ganadutegiko (Cadiz, Espainia) maiorala zezen batena hurbildu zen eta hantxe egon zen bere ondoan lasai-lasai, adarra-eta ukitzen. San Inazio bigarrenez, abuztuaren 1ean, toreatu zituzten Fuente Ymbroko zezenak Azpeitian eta aipatutako zezen hori Jesulin de Ubrique toreatzaileak behin indultatu zuen zezen baten semea zen.