Mikel Aranburuk jokatu du

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko uzt. 24a, 16:07

Pozik dago Mikel Aranburu Realeko futbolaria: iazko abenduaren hasieran belaunean oso lesio larria izan eta gero, zapatuan berriro jokatu zuen partida batean; Ingalaterran, Doncaster Roversen kontra. Bigarren zatian atera zuen Joxe Mari Bakero entrenatzaileak Aranburu, eta zati osoan aritu zen. "Belaunean ez dut enbarazurik izan", esan du jokalariak. "Alde horretatik, pozik nago, eta egunetik egunera hobera noa".

Realak 1-0 galdu zuen. Bihar (asteartea) du denboraldi-aurreko bigarren partida, Huddersfield Town-en kontra. Hori, Doncaster Rovers bezala, talde apala da (Espainiako Bigarren B Mailako kategoriakoak biak).