Bono espainolak...

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko eka. 1a, 19:06

José Bono Espainiako Defentsa ministro ohiak ez du aukerarik galtzen Espainia nazioa dela esateko eta zenbat maite duen berresteko. Azkeneko aldiz, jendaurrean, atzo (asteazkena), TVE1en 'El loco de la colina' saioan. Espainiaz aritu zen, harro: "Munduan batzuek gauzak egiterako, Amerika konkistatuta genuen guk, Kixote geneukan eta San Inazio Loiola ere bai". Horixe ba.