Euskal Bizikleta ostiralean Azpeititik pasatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko mai. 31a, 17:05

Gaurtik igandera bitartean txirrindularitza zaleek izango dute zer gozatua. Izan ere, gaur hasi da Euskal Bizikleta Eibarren. Guztira bost etapa ditu aurtengo lasterketak eta 17 taldetan banatutako 135 txirrindularik parte hartuko dute bertan.

Ostiralean, ekainaren 2an, hirugarren etapa, Ispaster-Gatzaga (190 kilometro), korrituko da eta lasterketa Azpeititik pasatuko da. Txirrindulariak Lasao aldetik etorriko dira Azpeitira 14:30ak aldera, eta gero Urrestillako norabidea hartuko dute. Etapa honetan txirrindulariek Itziar (3.mailakoa), Meagas (3. mailakoa), Mandubia (3. mailakoa), Gatzaga (2. mailakoa) eta Untzillako (2. mailakoa) mendateak igo beharko dituzte.