Legen Beltza taldearen 'Dimension of Pain'

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko mai. 19a, 14:05


Legen Beltza musika taldeak 'Dimension of Pain' diska berria atera du. Aurretik lau lan kaleratuta dituzte gazte azpeitiar hauek: 'Ziztu Bizian'(1999), 'Istoria triste bat' (2001), 'Insanity' (2003) eta 'Total Insanity'.

Orain diska berriarekin datoz, eta gustora dira. Hori esan dute behintzat Angel Ruiz azpeitiarrak egin dien elkarrizketa batean. Diska berria "agresibitate handikoa" dela diote taldekoek. 'Dimension of Pain' Berrizko (Bizkaia) Lorenzo Records estudioetan grabatu zuten 2005eko abenduan.