Igandean bai 'deskulturalizazioa'-ren festara?

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko mai. 10a, 20:05

Igandean izango da aurtengo Herri Urrats, Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festa, Senperen (Lapurdi). Epaile baten ustez, beraz, "deskulturalizazioa"-ren festa izango da. Izan ere, Florent Szewczy Baionako epaileak orain dela hilabete batzuk esan zuen ikastolek "deskulturalizazioa" eragiten dutela eta, hala, Sehaska elkarteko ikastola bateko haur bat bertatik aterarazi egin zuen.

Hazparnen ere bada ikastola (Azpeitiarekin senidetuta dago Hazparne, 80ko hamarkada hasieratik), eta, hortaz, han ere "deskulturalizazioa" eragiten ote da?... 2003ko apirilean zabaldu zuten Hazparnen Ezkia Ikastolaren eraikin berria, eta orduan 112 ikasle zeuden (goraka doa kopurua). "Deskulturalizatutako" 112 ikasle?...

Haien aldeko festara joan behar igandean?