Sexua eta Azpeitia

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko api. 28a, 13:04

Maiatzean dira Lezoko Antzerki Topaketak, ikusi hango egitaraua eta Arrese Teatroaren ‘Larru haizetara’ antzezlanaren sinopsian: “Sigmund Freud-ek esan zuen ‘euskal-sexoa’ sintagma kontra-esanguratsua zela bere terminoetan. Arquimedes-ek ezarria zuen bere garaian oraindik indarrean dagoen lege fisiko bat, erdaraz ezagunagoa egiten zaiguna: ‘La ley de vascos comunicantes: Euskaldunak, infinituraino iritsi arren sekula gurutzatzen ez diren linea paraleloak dira’. ‘Larru haizetara’ barre-terapeutikoa da, dibertigarria, zorrotza, eta modernoa, baina batez ere beharrezkoa. Izan ere, euskaldunak oso atzeratuta gaude sexu kontuetan. Joan zaitez Londresera, zer daramate idatzita neska-mutilek alkandoratan? ‘I love sex’. Edo joan zaitez Parisera: ‘Je suis un machine sexuel’. Joan zaitez Sevillara: ‘Nasío pa ligar’ Joan zaitez Cadizera: ‘Nasío pa bacilar’. Joan zaitez Azpeitira: ‘Nazio... eztabaidagunea’ (…)”.

Maiatzaren 19an izango da ‘Larru haizetara’, 22:30ean, Lezon. Hain zuzen, Lakrikun Azpeitiko taldeak ere izango du saioa han: maiatzaren 20an, 22:30ean, ‘Iñor eztelako kolgauta egotetik libratzen’ antzezlana.