Baleike aldizkaria sarean, hasieratik

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko api. 21a, 17:04

Baleike Zumaiako Kultur Elkarteak bere aldizkariaren zenbaki guztiak sarean jarri ditu (1994ko ekainetik), www.baleike.com webgunean. Euskarazko aldizkariaren zenbaki guztiak PDF formatuan daude ikusgai. Lan handia zumaiar lagunek (eta Uztarriaren bazkideek 'Urola Kostako Hitza'-n) egin dutena, eta Azpeitian bizi diren zumaiarrentzat ere oso balekoa.