Xarriton omendua Idazleen Biltzarrean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko api. 18a, 19:04

                                         

Atzo (astelehena) Idazleen Biltzarrean XXIII. edizioa ospatu zen Saran (Lapurdi). Biltzar hori bi urtean behin antolatzen du Euskal Kultur Erakundeak. Aurten, Piarres Xarriton (1921, Hazparne) idazle eta euskaltzainari eta Claude Dendaletxe idazleari eman dizkiote Biltzar Sariak.

Xarritonek euskal kulturaren aldeko lan handia egin du Ipar Euskal Herrian. Beste hainbat gauzen artean, Hazparneko Lizeo teknikoaren eta Parisko Euskal Etxearen sortzailea da. Hazparne Azpeitiarekin senidetuta dago 80ko hamarkada hasieratik.